Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

2. Helburu


Udala eredu izan dadila aukera berdintasunari dagokionez.

Egitekoak:
  • Lan-zerbitzuak esleitzeko oinarri-arauetan, edo enpresa, elkarte edo entitateekiko hitzarmenetan, kontuan hartu kontratatuak aukera-berdintasuna errespetatzen duen edo ez: Óptima Egitarauan parte hartu, hizkuntza, irudiak eta publizitatea sexismorik gabe erabili, giza baliabideen politika, etab.
  • Eztabaida-taldea eratu udal sail guztietako emakumeekin, bi kontu hauek aztertzeko: batetik, emakumeen zailtasunak hainbat lanpostu lortzeko, lan mailan gora egiteko, lanpostua eta familia bizimodua eta bizimodu pertsonala bateratzeko, etab.; eta bestetik, lan inguruan oraindik ere badirauten estereotipo eta aurreiritzi sexistak.
  • Udaletxean estatistika informazioa hedatu: zenbat emakume eta zenbat gizon dagoen udal sail bakoitzean eta zein lanpostutan.
  • Planak indarrean iraun bitartean, Portugaleteko Udaleko eta horren menpeko erakundeetako langile guztiei prestakuntza eman, jardun-arlo guztietan generoaren ikuspuntua kontuan har dezaten.
  • Aldian behin jardunaldiak antolatu aukera berdintasunaz, bai Portugaleteko herritarrek bai udaletxeko langileek filosofia horren berri izan dezaten.
  • Emakumeek zuzendu eta prestatzen dituzten argitalpenen harpidetza egin, emakumeen ekimenei laguntzearren.
  • Desberdintasunaren behatokia sortu, horren aholku-kontseilua batzorde mistoa delarik.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz