Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Seleccione Idioma: Español Euskera
Usted está aquí: Inicio
Acciones de Documento

Glosarioa


Termino horiek gehienak Emakunde: hamar urte euskal gizartearekin (1998) liburutik hartuak dira, apur bat aldatuta ere.


A-B-C-D-E-F-G-H-I-J-K-L-M-N-O-P-Q-R-S-T-U-V-W-X-Y-Z


A

Analisia, generoaren ikuspuntua hartuta

Errealitatea aztertzea, sexua kontuan hartuta, eta sexugenero sistemak andre-gizonei ezartzen dizkien baldintza, egoera eta beharrizanak ere bai.


Aukera berdintasunaren aldeko politika

Oro har berez dakar konpentsaziozko erabakiak martxan jartzea, sexuagatiko bereizkeria deuseztatzeko, edozein eremutan (politika, gizartea, ekonomia, kultura, afektibitatea,hezkuntza, etab.) berdintasunez jardutea oztopatzen duelakoan.


B

Berdintasun-plana

Erakunde baten konpromisoa, genero berdintasunaren aldekoa, islatzen du. Benetako berdintasuna sustatzeko ekintza positiboak aurreikusi eta koordinatzen ditu. Bere ahalmenen esparruan diharduelarik, ezinbestez koordinatu behar ditu erakundearen sailak eta giza zein diru baliabideak (egitaraua, koordinazioa, langileak eta aurrekontua) hornitu.


E

Ekintza positiboa

Estrategia da andre-gizonen benetako berdintasunari begirakoa. Aldi baterako neurrien bidez gauzatu ohi da; neurri horiek zuzendu edota konpondu egin beharko lukete generoaren sistemak eta praktikak, itxuraz neutralak, sorrarazten duten bereizkeria. Ekintza positibo zeharkakoak ez du eragin zuzenik emaitzetan; analisi, arau eta legeen bidez garatzen da. Ekintza positibo zuzenekoak, aldiz, zuzen eragiten die emaitzei eta gehienbat kuoten bidez gauzatzen da.

F

Feminismoa

Gizarte eta politika mugimendua, andre-gizonen aukera eta emaitza berdintasunaren aldekoa. Europan feminismoa XVI. mendean jaio zen, Frantziako Iraultzaren aldian. 1791n Olympia de Gougesek “Emakume eta eme-herritarren eskubideak” saiakera argitaratu zuen, 1789ko “Gizonaren Eskubideen Deklarazioa”ri erantzun nahian. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik, gillotinaz hil zuten.
Feminismoa pentsaera zientifikoa ere bada, errealitate osoa (emakumeena zein gizonezkoena) interpretatzeko paradigma eskaintzen baitu.


G

Generoa (femeninoa zein maskulinoa)

Generoa balio, sentimendu, jarrera, jokaera, gaitasun, rol… multzoa da, kulturak gizaki jakin bati esleitua, sexu batez zein bestez jaio izateagatik, gizarte bakoitzak eta historia une bakoitzean emakume batek edo gizon batek zer izan behar duen eta zer egin behar duen uste duenaren arabera. Azken batean, generoa kulturak baino ez du egiten, gizakien garapen osoa mugatzen duelarik.
Halaber esan dezakegu generoa dela gizarteak andre-gizonei esleitzen dizkien rolen multzoa. Genero-berdintasunak, bada, bi alde ditu: kantitatezkoa eta kalitatezkoa. Kantitateaz ari bagara, genero-berdintasunak esan nahi du andre-gizonak kopuruz parez-pare dabiltzala bizimodu publiko eta pribatuetako alor guztietan. Kalitateaz arituz gero, berriz, genero-berdintasunak berez dakar gizarte balio berbera ematea emakumeen eta gizonen ezagutza, esperientzia eta balioei.


Genero estereotipoa

Sineskera multzoa, andre-gizonen ezaugarri “naturalei” buruzko ideia aurrepentsatuetan finkatua, zeina klixe moduan ezartzen zaien gizakiei, sexu batekoak ala bestekoak diren kontuan hartuta.

J

Jabekuntza (enpowerment)

1995ean Pekinen egin zen Emakumeen IV. Mundu Batzarrean ideia nagusietako bat izan zen jabekuntza. Emaitzen berdintasuna sustatzeko estrategia da eta bi alde ditu:

  • Norbanakoarena. Emakumeak ezinbestez jabetu behar dira norbanako eta talde gisara duten botereaz, gizakiak direnez dagokien duintasuna berreskuratuko badute.
  • Gizartearena. Emakumeak erabakiak hartzen diren eremuetan egon behar dira; hau da, boterea erabili behar dute.


K

Kuotak

Ekintza positibo zuzenekoaren mota bat dira kuotak. Kuoten bidez talde baztertuen parte-hartzearen ehunekoak ezartzen dira, ordezkari gutxi duten eremuetan gainontzeko taldeen pare ibil daitezen. Oraingoan sexuagatiko bazterkeriaz ari garen arren, arraza, hizkuntza, erlijioa, adina, aukera sexuala eta abarrak direla kausa ere gerta daiteke bazterkeria.


S

Sexua (emea ala arra)

Sexua ezaugarri biologikoen multzoa da, zeinaren arabera ezartzen den izakiak eme ala ar diren.


Sexuagatiko bereizkeria

Edozein bereizte, kanporatze edo lehentasun, baldin eta kalte egiten badio gizaki edo gizatalde jakin bati bere ezaugarri pertsonalak (sexua, arraza) edo sozialak (hizkuntza, gizarte maila, erlijioa, adina, aukera sexuala) direla kausa, inolako justifikazio objektibo arrazoizkorik gabe.


  • Bereizkeria zuzenekoa

    Trataera desberdin kaltegarria, batik bat sexua dela kausa, eta inolako justifikazio objektibo arrazoizkorik gabea.

  • Bereizkeria zeharkakoa

    Ebazpen, irizpide edo praktika, itxuraz neutroa eta sexuari lotu gabea, zeinak neurririk gabe egiten dien kalte sexu bateko zein bestekoei, inolako justifikazio objektibo arrazoizkorik gabe.


Sexu-genero sistema

Sistema edo prozesu horren bidez, “generoaren identitatea” geureganatzen dugu, hau da, “emakume ala gizon egiten gara”, bizi garen gizartearen ereduaren arabera.
Sexuaren araberako esleitze-prozesu hori jaio aurretik hasten da eta bizialdi osoan dirau. Gizarteratzen gaituzten faktore nagusiek (familia, eskola, komunikabideak, etab.) rol, balio, jarrera, jarduera, gaitasun eta zeregin jakin batzuk esleitzen dizkiete emakumeei eta beste batzuk, desberdinak noski, gizonezkoei.
Prozesu horren ondorioz, gizarte antolamenduan hierarkizaturik gaude andre-gizonok, baina hierarkia hori ikasi egin dugu, ez du biologiak ezarri.


Z

Zeharkakotasuna (mainstreaming)

Generoaren ikuspuntua arauz erabiltzen da ekintza, egitarau eta politika guztietan eta horiek prestatu, betearazi eta ebaluatzeko aldi guztietan. Zeharkakotasuna ezinbesteko tresna da genero-berdintasuna kontuan har dadin.



Este sitio cumple con el siguiente estándar:
Icono de conformidad con el Nivel A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para 
	el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI