Ikuspegiak
VII UDAL JARDUNALDIAK BERDINTASUNAREN ALDEKO: Bizimoduak bateratu hobeto bizitzeko (2007 koazaroaren 15a eta 16a)
2007/10/30 22:55 | -k bidalia webmaster2 | Esteka iraunkorrak | Sobre Portuigualdad.infoAurten ere Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak Aukera-Berdintasunaren aldeko Udal Jardunaldiak antolatu ditu, sexu bien arteko parekotasuna lortzeko konpromiso sendoa duelarik.
Apurka-apurka berdintasunerantz hurbiltzen garen arren, urrun gaude oraindik benetako parekotasunetik. Garrantzi berezia emanda ere emakumeok eremu publiko guztietan egoteari, lortu dugun arrakasta ez da nahi izandakoa izan, agian gizonak eremu pribatuan ez daudelako.
Horregatik, VII. jardunaldi hauetan ikuspuntu guztiak hartuta egin nahi dugu eztabaida familia eta lan bizimoduak bateratzeaz, bi eremu horien arteko orekaren baldintzak topatzeko asmoz.
Guztiz sinesturik nago jardunaldi hauek aurreranzko urratsa izango direla berdintasunerantz. Bihotzez nahiko nuke, beraz, egun bi hauen ostean, are garbiago jakingo bagenu hala emakume nola gizonek eskubide- betebehar berberak ditugula familian eta lanean.
Mª Dolores Ciordia
Gizarte Ongizate zinegotzia