Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Estrategia Ardatzak


Ardatzek landu beharreko lehentasunezko gaiak ezartzen dituzte, denak berdintasun-politikei dagokielarik. Hauexek dira ardatzak: zeharkakotasuna (genero-mainstreaming), emakumeen jabetzea eta gizartean eta politikan parte-hartzea, familia eta lan bizimoduak bateratzea eta erantzulekidetasuna eta emakumeen kontrako indarkeria. Ardatz horiek berak ezartzen ditu EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Aldeko IV. Planak.

1) Zeharkakotasuna

Zeharkakotasunari mainstreaming ere esaten zaio. 1987. urtean proposatu zuen aurreneko aldiz Nazio Batuen Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialari buruzko Batzordeak. Zeharkakotasunaren zeregina da genero ikuspuntua kontuan hartzea; hau da, beti ere aintzat hartzea emakumeek eta gizonek egoera, baldintza, nahi eta behar desberdinak dituztela. Horretarako, helburu eta jarduketa zehatzak proposatzen ditu, desberdintasuna desegiteko eta berdintasuna sustatzeko politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta aldi guztietan: plangintza, betearazpena eta ebaluazioa.

2) Emakumeen jabetzea eta gizartean eta politikan parte-hartzea

Emakumeen jabetzeak eta gizartean eta politikan parte-hartzeak badakarte berez emakume eta gizonen berdintasuna sustatu eta bermatzea eta, zehatzago, emakumeen autonomia eta egoera indartzea.

3) Bizimoduak bateratzea eta erantzulekidetasuna

Asmoa da norberaren, familiaren eta laneko bizimoduak bateratu ahal izatea, gizonezkoek etxeko lanetan daukaten erantzulekidetasuna sustatuta, enpleguaren egiturak norberaren eta familiaren beharretara egokituta eta komunitate- eta gizarte-zerbitzuak hobetuta.

4) Emakumeen kontrako indarkeria

Plan osoak indarkeria aurrezaintzeko asmoa badu ere, ardatz hau zehatzago zuzentzen da indarkeria sexistaren kontra eta, horretarako, hainbat neurri eta baliabide paratzen du. Hona hemen indarkeria sexistaren definizio laburra: indarkeria sexistakoak dira sexu ziozko indarkeriazko egitate guztiak, baldin eta, horren emaitza gisa, kalte fisiko, sexual edo psikologikoa egiten bazaio edo sufrimendua eragiten bazaio emakume bati, horren barruan daudelarik hori guztia egiteko mehatxua, derrigortzea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, hala eremu publikoan nola pribatuan.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz