2. Helburu
Ikastetxeetan aukera berdintasunaren aldeko batzorde bana sortu.
Egitekoak
- Ikastetxeetan aukera berdintasunaren aldeko batzorde bana eratzen lagundu.
- Batzorde horien iraunkortasunari lagundu; horretarako, berdintasun arloko adituak hartuko du parte batzordean, Udalaren ordezkari gisa.
- Hiru hilabetean behin bilera egin ikastetxe bakoitzeko aukera berdintasunaren aldeko batzordeko kide binarekin. Bilera horietan ikastetxe bakoitzak bere jarduna azalduko du eta agertuz doazen arazoen irtenbideak eztabaidatuko ditugu.
- Materialak eman, andre-gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz lan egin dezaten.
- Hiru hilabetean behin egin beharreko bileretan parte hartzen duten guztiei ohartarazi parez pareko hezkuntzaren garrantziaz.