Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Berdintasun Jardunaldiak MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA
Dokumentu Akzioak

MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

Zer Jardunaldi
Noiz 2013/04/22
-tik 06:30 pm -ri 08:30 pm
Harremanetarako Izena Gizarte Ongizate Saila
Harremanetarako Eposta bienestar@portugalete.org
Harremanetarako Telefonoa 94 472 92 12
Egutegira gertakari bat gehitu vCal (Windows, GNU/Linux)
iCal (Mac OS X)

Informazio zabalagoa jaso nahi baduzu lantegiari buruz, zatoz informazio-saiora. Apirilaren 22an 18:30ean egingo dugu San Roke gizarte etxean. Gizarte Ongizate Saila 94 472 92 12 bienestar@portugalete.org

Aldaketa ugari ari dira gertatzen gure garai honetan; besteak beste, berdintasuna eta demokrazia tradiziozko usadioei nagusitzen zaizkie apurka-apurka. Familiaren antolamendu zaharra, zeinean emakume eta gizonei zeregin eta ardura desberdinak baitzegozkien, galduz doa azken urteoan, emakumeok plazara atera garenetik. Hala eta guztiz, zerbait eginkizun dago oraindik, gizonak ez baitira guztiz sartu etxean. Izan ere, emakumeek askoz ordu gehiago ematen dute etxeko eta zaingo lanetan, gizonezkoek baino.

Den-denok ahalegindu beharko gara, familiaren ardurak berdintasunez banatuko baditugu gizon eta emakumeok, emakumeek gainean daramaten zama astunagoa oztopo handia baita beste eremuetan jardun ahal izateko.

Portugaleteko Udalak, emakume eta gizonen arteko parekotasuna lortzeko konpromiso sendoa eginda, Aukera Berdintasunerako III. Plana (2011-2014) prestatu eta onartu zuen. Plana garatu eta ebaluatu behar duen Batzorde Mistoak gogoeta egin du erantzukidetasunaren inguruan eta familia harreman mota berriak azaldu ditu, berdintasunarekin bat datozenak. Helburu hori darabilgula, bada, eta aurreko edizioetan lortutako arrakasta dela eta, erabaki dugu berriro antolatzea haurrentzako afektibitate eta masaje lantegiak aitatxuei begira, gizonezko askok seme-alabak zaintzeari dagokionez berenganatu duten zeregin aktiboa sustatu nahian.

Haurra txiki-txikia denean, aita eta amari dagokie zaintzearen ardura. Haurra jaio eta berehala ezartzen diren gurasoekiko loturak eragin zuzena izango du haurraren bizimoduan eta sendotu egingo da esperientziaz eta praktikaz. Horregatik gonbidatzen zaituztet lantegian parte hartzera, dudarik ez baitaukat aitatasuna eta seme-alabekiko harremana hobetzeko eta familia giro zoriontsuagoa
lortzeko baliagarria izango dela.

Mª José Blanco

Gizarte Ongizateko alkarteordea

HAURRENTZAKO AFEKTIBITATE ETA MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

HAUXE DA ERANTZUKIDETASUNA
Gizon eta emakumeen artean banatutako ardura, familiaren zaingoari eta etxeko lanari dagokienez. Bizikidetzaren funtsa  agusietako bat da. Familia artean, batetik, erabakiak hartzearen, eta bestetik, familiakide guztien ongizaterako behar diren lan guztien  langintzaren ardura zeinak bere gain hartu eta banatzea.

AITATXUEN KONTUAK

Gizonezkook, gizonezko izateagatik tradizioz esleitu diguten zeregina aldatu behar dugu ezinbestez. Etxeko lan zehatz batzuetan oso gutxitan hartzen dugu esku: arropa garbitu, hautsa kendu, zorua garbitu, bainugela garbitu edo arropa zabaltzea, oro har,  emakumeen ardura dira. Apurka-apurka hasi behar gara gu ere horrelakoetan jarduten, eta aitatasunak berez dakartzan beste zeregin batzuetan ere bai: haurrei ibiltzen, hitz egiten, jaten irakatsi, haien higienea zaindu, etab. Horrela, seme-alabak zaintzeak ematen duen ordain afektiboa gozatuko dugu, errazago aurkituko dugu aita-betekizuna, sentituko dugu kapaz garela haurrak zaintzeko eta haien nahiei adi egoteko, geure senak eta elkarrekiko beharrizanak aurkituko ditugu eta, azkenik, horren guztiaren ondorioz, autoestimua sendotuko dugu, dudarik gabe. Lantegi hau opari baten modukoa da, afektoen elikadura ematen die aita
eta haurrari eta izan daiteke, halaber, seme edo alabarekin denbora luzeagoa emateko modu dibertigarri polita ere bai.

HAURRENTZAKO MASAJEA
Kultura askotan tradizioazkoa bada ere, Mendebaldean XX. mendeko azken hogeita hamar urteetan aurkitu genuen haurrentzako masajearen onura. Bizitzako lehen hilabeteetan gure haurrei masajeak emateak afektibotasun–kontaktua bultzatzatzea da helburua. Izan ere, haurrarentzat onuragarri da oso bere garapen integralaren mesedetarako eta gure umetxoekiko harremana sakontzeko ere bai. Masajea oso atsegina da hala aita nola haurrentzat eta onura handiak dakartza koliko eta idorreriaren kontra, psikomotrizitate garapenaren alde, baita lo-arazoak ekiditeko ere. Aitatxuei begirako lantegi honen asmoa da haurrarekiko harremana eta komunikazioa sustatzea, jakin dakigularik, gizarte, kultura eta biologia arrazoiak direla kausa, zailago gertatu ohi zaizkiela gehienbat
gizonezkoei, amei baino. Aitaren eta seme edo alabaren arteko lotura aberasten saiatuko gara, bada, oso giro lasaian, eta afektoen komunikazioa errazten, eta, horretarako, masajea erabiliko dugu, haurra txiki-txikia denetik. Horren ondorioz, aitatxuok gure seme-alaben zaintzan eta heziketan era berri bat gureganatzen ere ahaleginduko gara.

Gertagari honen gaineko informazio gehiago



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz