3. Helburu
Emakumeen pobrezia deuseztatu
Egitekoak
- Udalbatzak eskaera egingo du, dagokionak beharrezko legeak alda ditzan, pentsioen jaurpide juridikoa herritarren benetako beharrizanei egokitzeko xedez.
- Emakumeek, batetik, eta gizonek, bestetik, pobrezia eta gizarte-bazterkeria nola pairatzen duten aztertu eta horren berri eman.
- Udalbatzak formaz eskatzen dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, martxan jar dezan genero-indarkeriaren biktimak diren edo izan diren emakumeak gizarteratu eta laneratzeko xedez diharduten enpresak diruz laguntzeko plana.