1. Helburu
Portugaleteko Udaleko langile guztiek jakin dezatela zer egiten ari den Udala aukera berdintasunaren alde.
Egitekoak:
- Udalbatzak Aukera Berdintasunaren Aldeko I. Plana onesteko erabakiaren berri eman.
- Udalaren web gunean tokitxo bat sortu, Udal barruko zein kanpoko jendearen erabilgarri, informazioa emateko aukera-berdintasunari buruz. Halaber, gunera edozeinek helarazi ahal izango ditu iritziak eta iradokizunak, informatika tresnek bermatzen dutelarik helarazitakoa isilpekoa izango dela.
- Udalak aukera-berdintasunari buruzko jardueraren bat antolatzen duen bakoitzean, horri buruzko kartelak egin eta udaletxean kokatu.
- Udal sailetako zuzendari guztiei eta langileen batzordeari Berdintasun Planaren ale batzuk bidali, langileei bana diezazkieten.
- Informazio-eskuorria prestatu berdintasunean bizi izateak andre-gizonei ematen dizkien abantailei buruz eta langile guztiei, enpresa kolaboratzaileei eta sindikatuei banatu.