Vistas
Familia berrelkartzeko laguntza programa
02/02/2012 11:03 | Enviado por webmaster4 | Link permanentes | Actuaciones por la Igualdad, Sobre Portuigualdad.info2011ko azarotik Portugaleteko Udaleko Gizarte Ongizate Saila familia berrelkartzeko laguntza programa aurrera eramanten ari da Gure Bakea gizarte zentroan.
Programa honen helburua, berrelkartzen diren familiako kideei laguntza, informazioa, orientazioa, arreta psikosoziala eta hezkuntza mailako arreta eskaintzea da.
Banatuta egon diren familiako kideen berrelkartzeak zalitasunak sortu ditzake familia arteko erlazio eta bizikidetzan. Horregatik, programa honen bitartez, Portugaletera helduko direnen harrera hobetu eta beraien familiarteko elkarbizitzako erlazio berriak erraztea lortu nahi da; azken batean, beste herrialde batera emigratzeak dakartzan aldaketa guztietan laguntzea.
Programa honek bai gurasoekin bai berrelkartutako adingabeko eta nerabeekin dihardu. Bakarkako, bikote arteko, familia arteko eta taldeko saioak aurrera eramaten dira lulturarteko eta nazioarteko ikuspegia hartuta.
Baliabide honen bitartez, Portugaleteko etorkinen beharrizanei aurre egitea lortu nahi da eta bereziki emakumeen beharrizanei, 2010ean Portugaleteko etorkinen % 52,4 emakumeak baitziren.
Programa hau 2011ko azarotik 2012ko abuztua arte martxan egongo da, asteartetan, goizez eta arratsaldez (aldizka) 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara..