Aurkezpena
Historiak, emakumeak azaltzean, desitxuraturik azaldu ohi dizkigu, eremu pribatuetan itxita eta eginkizun nagusi amatasuna, seme-alabak hazi eta hezi, etxea antolatu eta garbitu eta harreman afektiboak zaintzea zituztelarik. Feminismoa, XVIII. mendean nazioartean hedatu zenean, aldiz, emakumeen eskubideak, mendeetan aitortu gabeak, aldarrikatzen hasi zen. Feminismoak emakumeek historiari egin dioten benetako ekarria agertu zuen eta horrela lan zinez gogorrari ekin zion, emakumeen lorpenak, askotan gizartearen begietatik kenduta, ikusgarri egitearren. Urteak joan urteak etorri eta emakumeen egoeraren aldeko lanak eta konpromisoak, dudarik gabe, fruitua eman du: besteak beste aipa dezakegu erakundeak ere lanean hasi direla andre-gizonen berdintasunaren alde egiten.
Nazioarteko erakundeek, esan bezala, aitortu dute benetako desberdintasuna dagoela andre eta gizonen artean eta, horren ostean, abian jarri dituzte berdintasunaren aldeko politikak, zeinen helburua baita oztopoak duseztatzea, legeek eta arauek aitortzen dituzten eskubideak eta aukerak benetan bete daitezen.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) dauka emakumeen egoerari buruzko gomendio eta txostenak prestatzeko ardura. Hortaz, NBEko nazioarteko batzarrak eta horien erabakiak berdintasunaren politiken aurrekaritzat jo dira. Nazioarteko erakundeek emakumeen egoeraz duten kezka 1975ean agertu zen aurreneko aldiz, Emakumearen Nazioarteko Urtea ospatu zenean. Horren atzetik etorri ziren Kopenhage (1980) eta Nairobiko batzarrak, zeinei esker hainbat erabaki zehatz hartu baitzen emakumeak baztertzearen kontra. Emakumeen IV. Mundu Batzarrak (Pekin, 1995) gobernuen konpromisoa azaldu zuen genero-bazterkeria deuseztatzeko. Horri begira, bi agiri prestatu ziren: Pekingo Deklarazioa eta Ekintzarako Plataforma, alegia. Bigarren hori egitaraua da, emakumeak dagokien botereaz jabetzeari begirakoa. Gainera, Pekingo batzarrak deia egin zuen emakumeek bizimodu publikoan eta pribatuan esku hartzeko eta ekonomia, gizarte, kultura eta politika arloetan erabakiak hartu ahal izateko dauzkaten oztopoak bidetik kentzeko.
Berrogeita hamar urteotan jardun du NBEk emakumeak baztertzearen aurka. Haren Karta Magnaren I. artikuluak gizaki guztien oinarrizko eskubideak, duintasuna eta balioa berresten ditu, emakumeak eta gizonak eskubideei dagokienez berdin-berdinak direlarik. Horretaz gain, 1979an, emakumeen aurkako bazterkeria mota guztiak desagerrarazteko konbentzioa onartuta, bateratu egin zituen emakumeei buruz hartu beharreko erabaki guztiak.
Konbentzio horrek hogeita hamar artikulu ditu eta lege-indarrez onartzen ditu oro har onetsitako hainbat abia-irizpide eta erabaki, emakumeek eskubide berberak izan ditzaten nonahi. Eskubide-berdintasuna eskatzen du, beraz, emakumeentzat, haien egoera zibila dena delarik eta eremu guztietan: politika, ekonomia, gizarte eta kulturan ere bai. Halaber eskatzen du nazioetan legeak ezartzea bazterkeria galarazteko, gomendatzen du aldi baterako erabaki bereziak hartzea andre-gizonen berdintasuna ahalik eta lasterren lortzeko eta hainbat ebazpen ere hartzea, bazterkeriari eusten dioten gizarte eta kultura ohiturak aldatzeko. Konbentzioa 1981ko irailaren 3an hasi zen indarrean.
Europako Komunitateak ere hainbat arau eman du andre-gizonen aukera berdintasunaren alde eta ekintza positiboko egitarau zenbait ere jarri du abian. Europako Parlamentuak 1982an ebazpena onetsi zuen 1982-1985 aldiko Ekintza Positiboko I. Planaren helburuak ezartzeko. Ordutik aurrera bost plan bete dira eta gaur egun bosgarrena (2001-2005) dago indarrean.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Europako Kontseiluaren Gomendioa, 1984ko abenduaren 13koa, emakumeen aldeko ekintza positiboei buruzkoa. Gomendio horrek estatuei eskatzen zien ekintza positiboa erabiltzea, batetik, emakumeek pairatzen duten egitatezko desberdintasuna deuseztatzeko, hala beren lan-bizimoduan nola gizon-emakumeen arteko eginkizunen banatze tradiziozkoan oinarritutako jarrera, portaera eta egituretan, eta bestetik, emakume gutxi dauden arloetan gehiago egon dadin.
Estatuaz ari garela, berdintasuna Konstituzioko 14. artikuluak aipatzen du. Badio espainiar guztiak direla legez berdinak eta ezin dela inor baztertu, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein arrazoi pertsonal zein sozialagatik.
Era berean, Espainiako Emakumearen Institutuak aukera-berdintasunaren aldeko lau plan bultzatu ditu. Gaur egun laugarrena dago indarrean, hau da, Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko IV. Plana (2002-2005).
Gure autonomia erkidegoan, Estatutuko 9.2. artikuluko D atalak badio euskal botere publikoek, beren ahalmenen eremuan dihardutelarik, erabakiak hartuko dituztela gizakiaren eta gizakiek osatzen duten taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak izan daitezen.
Bestetik, Eusko Legebiltzarrak, otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bitartez, Emakumearen Institutua –Emakunde erakunde autonomiaduna– sortu zuen sexuen berdintasuna sustatzeko, horretarako oztopoak kentzeko eta egitatezko zein zuzenbidezko bazterkeria mota guztiak desagerrarazteko.
Emakundek Ekintza Positiboko I. Plana (1991-1994) jarri zuen abian, zeinari esker hasi baitira martxan aukera-berdintasunaren aldeko politikak. Gaur egun III. plana (2000-2004) dago indarrean, Eusko Jaurlaritzak onetsita 1999ko abenduaren 21ean.
Bizkaiko Foru Aldundiak, botere publikoei emakumeen bazterkeriaren inguruan dagokien ardura bere gain hartuta, 2000ko martxoan sortu zuen Aukera Berdintasunaren eta Genero Politiken Unitatea; besteak beste, eginkizun dauka Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko Foru Plana (2000-2003) garatzea.
Toki Administrazioa azken maila (edo lehena, herritarren ikuspuntua hartuta) dugu botere publikoen hierarkian. Goiko mailek bezala, Toki Administrazioek legezko ahalmena dute eremu honetan jardun ahal izateko, Toki Jaurpidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 28. artikuluak emanda, dioelarik udalek beste herri administrazioen jarduketak osatu ditzaketela, batik bat hezkuntza, kultura, emakumeen sustapen, etxebizitza, osasun eta ingurumena babestearen alde. Horri gehitu beharra dago, esan bezala udalak hurbil-hurbil daudenez gero herritarrengandik, udalek garatzen dituzten jarduketek zuzenago eragiten diotela andre-gizonen berdintasunari.
Beraz, Portugaleteko Udalak andre-gizonen benetako berdintasuna lortzeko xede garbia duela, Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko I. Plana prestatu du. Plana prestatzean honako irizpide oinarrizkoak hartu ditu kontuan:

- Planaren prestaketan mota guztietako taldeek (hala udaletxekoek nola gizarte eta politika arlokoek) hartu behar zuten parte.
- Andre-gizonen desberdintasuna fenomeno orokorra izanik, gizarte arlo guztietan agertzen da, bizitzaren alor guztiekin dauka zerikusia: hezkuntza, kultura, ekonomia eta abarrekin. Arazoa, beraz, denoi dagokigunez gero, denok lagundu behar dugu konpontzen.
- Desberdintasuna oro har ulertzeko modu horren ondorioz, plana udal sail guztietan aplikatu behar da, zeharkakotasun abia-irizpidearekin bat etorriz.
- Plana garatuko bada, udal sailek euren artean, eta beste erakunde batzuekin ere, koordinaturik jardun behar dute.
- Hezkuntza eta lan eta familia bizimoduak bateratzea
- Enplegua eta prestakuntza
- Bizi kalitatea
- Kultura, elkartegintza eta kirola
- Hirigintza