Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Atarikoa


Portugaleteko Udalak 2000. urtean ekin zion udalerrian aurrena izango zen Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko Plana prestatzeari.

Lehenengo eta behin aztertu egin zuen Portugaleteko emakumeen egoera eta, azterketa horrek emandako datuetatik abiatuta, Gizarte Ongizate Sailak Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko I. Jardunaldiak antolatu zituen, helburu nagusiak bi zirelarik: bata, udaletxeko langile eta udalerriko gizarte agenteei aukera berdintasunaren gaineko prestakuntza ematea, eta bestea, udal sailek eta udalerriko gizarte agenteak elkar hartuta eta batera jardutea.

Jardunaldiok, halaber, bidea zabaldu zuten Gizarte Zerbitzuak harremanean has zitezen proiektua interesatzen zitzaien udal teknikariekin, eta komunikazioan ere has zitezen udalerriko elkarteen ordezkariekin. Bestetik, jardunaldiok agerian utzi zuten udal funtzionamenduaren beharretako bat: sexismorik gabeko hizkerari buruzko arauak ezarri beharra, alegia, Udalak ekoizten zituen testuetan erabiltzeko; horregatik pentsatu genuen sexismorik gabeko estilo-liburua prestatzea, udal langileei begira.

Orduan eratu zen Aukera Berdintasunaren aldeko Udal Planaren batzorde mistoa, hau da, plana prestatu duen taldea eta martxan jarri, bilakaeraren aditu egon, aholku eman eta ebaluatzeaz ere arduratuko dena. Batzorde mistoa lantaldea baino ez da eta hauek guztiak ditu osakide: udaletxeko langileak, talde politikoak, udalerriko elkarteen ordezkariak eta emakumeen mugimenduko ordezkariak ere bai. Lagun multzo heterogeneoa da, beraz, osakideak elkarren oso desberdinak direlarik, heziketa, jardun, interes politiko eta esperientziari bagagozkio.

Bestetik, nabarmendu beharra dago plana prestatzeko prozesua benetan bitxia eta berria izan dela, geldoa ere bai, helburu nagusia izan baitu ahalik eta gizarte agente gehien inplikatzea.

Horrelako talde bat abian jartzeko, gutxienezko ezagutza-maila oinarrizkoa bermatu behar izan dugu ezeren aurretik; horregatik aztertu dugu desberdintasuna oro har, beste erakundeek arlo horretan hartu dituzten erabakiak eta Udalak har ditzakeenak ere bai. Jardun hori heziketa-jarduna izan da funtsean, astean behin egina, horretarako kontrataturiko aditu baten zuzendaritza pean. Metodoa parte hartzeko irekia izan da, eztabaida-taldeak antolatu dira, proiekzioak izan ditugu, erakusketak ere bai, agirien trukaketa eta abar.

Bilerak lau hilabetetan egin ostean, batzordeak planaren zirriborroa burutu eta Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko II. Jardunaldietan azaldu zuen. Jardunaldiotan herritarrek oro har, udaletxeko langileek eta Portugaleteko eta inguruko herrietako elkarteen ordezkariek parte hartu zutenez gero, iradokizun-iritzi ugari bildu genuen planaren zirriborroaz. Batzorde mistoak ekarpen-proposamen horiek guztiak kontuan hartuta, bigarren zirriborroa prestatu zuen.

Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko I. Plana, azkenik, Portugaleteko Udalbatza Osoak onetsi zuen aho batez 2002ko abenduaren 30ean; horrela formalizatu zuen Udalak andre-gizonen parekotasuna aldeko konpromisoa.

María Dolores Ciordia
Gizarte Ongizate alkateordea


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz