Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Atarikoa


Dakigunez, emakumeek mendeetan jardun ohi dute eremu pribatuetan, etxeetan, eta gizonezkoek, aldiz, eremu publikoan. Banaketa horren ondorioz, gizonezkoek erabaki dute beti hiriak nola antolatu, euren beharrizanak, eta ez emakumezkoenak, kontuan hartuta, noski. Beharrezkoa dugu, beraz, emakumeen beharrizanak ere aintzat hartzea, gizonezkoenekin batera, udalerria antolatzeko tenorean.

Portugaleteko emakumeen beharrizanen azterlanak agerian utzi zuen herriko kale, plaza eta monumentuek gizon izena dutela; emakumeen presentzia, bada, sinboloetan ere bai, urriagoa da gizonena baino. Horregatik planifikatu dugu, Hirigintza atalean, zeregin oso zehatz bat, herriko kale eta plazei eme izenak esleitzeko, harik eta eme izenekoen kopurua eta gizon izenekoena berdindu arte.

Halaber, lortu behar dugu apurka-apurka kentzea mendekoak zaindu eta etxeko lanak egiten dituzten lagunei eguneroko beharra zailtzen dieten arkitektura oztopoak. Kentze horrek gaur egun onura handiagoa emakumeei ekarriko dien arren, espero dugu hemendik gutxira aipatutako zereginetan diharduten gizonezkoei ere onura ekartzea.

Azkenik, garraio publikoei bagagozkie, haien funtzionamendua hobetu behar dugu eta Portugaleteko andre-gizonen beharrizanei egokitu.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz