Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Atarikoa


Egun, dakigun bezala, erabat aitortu zaie emakumeei lanpostu soldataduna edukitzeko eskubidea; dena den, egoera ekonomikoa dela kausa, nekez erabil dezakete benetan eskubide hori, langabeziak batik bat emakumeei egiten baitie kalte. Horrek berresten digu, nahiz eta itxuraz behintzat bide luzea egin dugun, are luzeagoa daukagula oraindik egiteke lan aukera eta egoeran berdintasuna lortuko badugu.

Administrazioen ikerketek agerian utzi dute lan arloan ere emakumeak bazterrean daudela, emakumeen ogibideak beheko mailakoak direla eta, jakina, soldata txikiagokoak. Benetan harrigarria da ikustea oraindik ere, azken urteotako aurrerapena gorabehera, emakumeek eta gizonek genero-rolen araberako lanbideak hautatzen dituztela. Horren ondorioz, emakumeek laguntza eta zaintza emateko lanpostuetan ohi dihardute, zerbitzu arloan, alegia, eta gizonezkoek, aldiz, erabakiak hartzen diren arloetan ohi dihardute.

Lanaren banaketa horrek badakar berez lan batzuk eta besteak desberdin aitortu eta baloratzea eta, jakina, emakumeak galtzaile ateratzen dira, haien lana, gaizki baloratua izateaz gain, hainbatetan gizarteak ikusi ere ez baitu ikusten.

Hori guztia kontuan hartuta, Portugaleteko Udalak beharrezkotzat jo du, lehenik, Portugaleteko emakumeen lan egoera eta lan inguruan dituzten beharrizan nagusiak jakitea, eta bigarrenik, egoera hori aldatzeko konpromisoa erakustea. Horretarako, lehenengo eta behin, Udalak berak izan behar du eredu eta hainbat egiteko martxan jarri, emakume eta gizonek abiapuntu berbera izan dezaten.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz