4. Helburua
Kirolean aritzen diren neskatila eta emakume kopurua handitu
Egitekoak
- Ikerlana egin, generoaren ikuspuntua hartuta, neskatilek eta emakumeek kirolean duten egoera jakinarazteko.
- Kiroldegietan kartelen bidezko kanpaina egin. Kartelek andre-gizonak eta neska-mutilak erakutsiko dituzte, hainbat kiroletan aritzen, denak batera, aukera berdintasunaren printzipioaren arabera.
- Emakumeen kirol taldeak eta talde mistoak sortzea sustatu.
- Emakumeak eta gizonak kirolean aritzeko toki berdintsuak, kopuruaz eta tamainaz, izan ditzatela sustatu.