Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Seleccione Idioma: Español Euskera
Usted está aquí: Inicio
Acciones de Documento

Atarikoa


Udalaren Gizarte Ongizate Sailak 2001. urtean egin zuen Portugaleteko emakumeen beharrizanei buruzko azterlana abiapuntu hartuta, begi-bistan daukagu emakumeek eta gizonek ez dutela berdin parte hartzen herriko kultur, kirol eta elkartegintza bizimoduan. Horregatik, arlo honetako egitekoen bidez, saiatuko gara emakumeen eta gizonezkoen partaidetza orekatuagoa izan dadin.

Udalerriko emakumeen elkarteez ari bagara, Las Amigas kultur elkartea, BBKren Emakumea Sustatzeko Zentroa eta Udalaren Emakume Aholkutegia aipatu behar ditugu.

Emakumeen elkarte horietaz gainera, badago beste elkartegintza mota heterogeneoago bat, zeinean emakumeen zeregina inportante samarra den; gainontzeko kultur, prestakuntza, garapen eta abarreko elkarteez ari gara.

Beraz, nahiz eta Portugaleten emakumeez bakarrik osatutako elkarte gutxi egon, kontuan hartzekoa da, halaber, beste elkarteetan ere emakume asko dabiltzala. Elkarte horiek aipatzen dituzten arazoak mota askotakoak dira: ekonomikoak, elkarteen arteko eta Udalarekiko harremanik eza, etab. Eskatzen dute, bestetik, gizarteak aldaketa-agente gisara garatzen duten zeregina aintzat hartzea.

Zubi-Alde kiroldegiaren eskaintza aztertuta, emakume gehiago ari dira eme-sexuari omen dagozkion jardueretan, aerobik eta gimnastikan hain zuzen; bestetik, emakume urri dabiltza futbito, saskibaloi, badminton eta rokodromoan.

Halaber da aipagarria komunikabideek bestela tratatzen dituztela gizonezkoek egin ohi dituzten kirolak eta emakumeek egin ohi dituztenak, emakumezkoenei jaramon gutxi egiten baitiete, gizonezkoenak bezain inportanteak ez direlakoan.

Horregatik erabaki dugu planaren hainbat egitekoren xedea izan dadila emakume gehiago aritzea kirolean, emakumeen kirol taldeak sortzea eta kirolean egiteko nahiko toki fisikoa edukitzea.



Este sitio cumple con el siguiente estándar:
Icono de conformidad con el Nivel A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para 
	el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI