Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Seleccione Idioma: Español Euskera
Usted está aquí: Inicio
Acciones de Documento

Atarikoa


Osasun eta gaixotasun kontzeptuak aldatuz joan dira historian. Gaur egun, osasunaz arduratzen diren nazioarteko erakundeak osasun integralaz mintzatzen dira, hots, gaixotasunik ezaz gain, ongizate biopsikiko eta sozialaz ere bai.

Osasuna genero ikuspuntutik aztertuz gero, nabari egiten da emakumeen egoera eta gizonezkoena elkarren oso desberdinak direla, sexu bati eta besteari esleitutako rolek bizi kalitate maila desberdina ekarri dute-eta. Hortaz, emakumeak osasunaz arduratu ohi dira, familia eta ingurukoen zaintza euren gain hartuta.

Ardura horrek kalte egiten dio emakumeen osasunari, emakumeek, ingurukoen zaintzan dihardutela, ez baitiote beren osasunari jaramon nahikorik egiten eta ez baitute laguntzarik eskatzen behar dutenetan.

Beraz, emakumeek konpromiso handiagoa eduki beharko lukete euren osasunarekin, gehiago zaindu beharko lukete beren burua eta aldizkako medikuntza-azterketak eduki beharko lituzkete, oro har pairatzen dituzten gaitzak aurrezaintzeko xedez.

Emakumeen osasunaren egoera orokor horri gehitu behar dizkiogu genero-indarkeriaren ondorio ezin okerragoak. Estatuak bere gain hartu duenez gero orban hilgarri hori deuseztatu beharra, hainbat kanpaina jarri du abian, herritarrek gizartean sustrai luzeak egindako zenbait ideia alda dezaten eta ez dezaten haboro uste etxeko indarkeria bikotearen kontua baino ez dela, emakumeek nahi dutelako bizi dituztela horrelako egoerak eta beste hainbat aurreiritzi oker. Genero-indarkeriaren biktimak izan diren emakumeek sekula ez dute babesik izan; Portugaleteko Udalak, aldiz, horren kontra egin nahi du, genero-indarkeria aurrezainduz eta tratu txarrak pairatutakoei hobeto lagunduz.



Este sitio cumple con el siguiente estándar:
Icono de conformidad con el Nivel A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para 
	el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI