MINTEGIA: Gizonemakumeak indarkeriaren aurka
| Qué | Work |
|---|---|
| Cuándo |
04/11/2008 09:00
a 06/11/2008 13:00 |
| Dónde | San Roke gizarte etxea |
| Agregar evento al calendario |
|
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna denez gero, Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak hainbat ekitaldi antolatu behar ditu genero indarkeriaren inguruan.
2007an Renée Jablkowskik Mujeres al borde de un ataque de nervios izeneko mintegia koordinatu zuen eta parte-hartzaileen ondorio-proposamenak kontuan hartuta erabaki dugu Gizon-emakumeak indarkeriaren aurka izeneko topaketa-lantegia antolatzea.
Topaketa horretan gogoeta egingo dugu genero indarkeriaz eta proposamenak landuko ditugu. Partehartzaileak izan daitezke hala genero-berdintasunaren arloan dihardutenak nola, hainbat arrazoi direla medio, ongizatea hobetu nahi dutenak, elkarbizitza eta genero berdintasunari dagokienez.
Gizarte Ongizate zinegotzia naizenez eta konpromisoa eginda sexu berdintasunaren alde, gonbita egiten dizuet parte har dezazuen, ziur bainaiz oso baliagarria izango dela emakumeen jabekuntza eta gizonekiko berdintasuna lortzeko.
Renée Jablkowski
Nazio Batuen Herri Informazio Sailarekin elkartutako Parte-hartzerako
Hezkuntza Zentroko presidentea. Argentina
Etxadi
