|
|
Europan
- Europako Hitzarmena, Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babestekoa (ECHR),
Europako Kontseiluarena. Erroma, 1950eko azaroaren 4a. Espainiak 1977ko azaroaren 24an
berretsi zuen. 14. artikuluak dakar sexu-berdintasun eta bazterkeriarik ezaren formula.
- Ministroen III. Konferentzia, Europako Kontseiluarena, emakume-gizonen berdintasunari buruz.
Erroma, 1993ko urria.
- Ministroen IV. Konferentzia, Europako Kontseiluarena, emakume-gizonen berdintasunari buruz.
Istanbul, 1997. Konferentzia horretan estatuei eskatu zitzaien jardun-plana prestatzea, emakumeen
kontrako indarkeria deusezteko.
- Europako Kontseiluaren Bigarren Gailurraren Azken Deklarazioa. Strasburg, 1997. Estatuetako
buruek berretsi zuten erabaki zutela emakumeek pairatzen duten indarkeria eta sexu-esplotazioaren
kontra borrokatzea.
- Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen Gomendioa, emakumeak indarkeriatik babesteari
buruzkoa. 2002ko apirilaren 30a.
- Erromako Ituna (1957ko martxoaren 25a), Europako Ekonomia Erkidegoa eratzekoa. 14. artikuluak
aipatzen du sexu-berdintasun eta bazterkeriarik ezaren printzipioa. 114. artikuluak (119. zaharra)
aipatzen du emakumeek eta gizonek eskubide bera dutela, lana bera edo balio bereko lana eginda,
ordainsari berbera jasotzeko.
- Europa Batasunaren Ituna (Masstrich, 1992ko otsailaren 9a). 6. artikuluak dio berdintasun printzipioa
ez dela oztopoa izango estatuek ekintza positiboko neurriak har ditzaten.
- Amsterdamgo Ituna, EBko hamabost herrialdeetako Kanpo Arazoetako ministroek izenpetua
1997ko urriaren 2an. Europa Batasunaren Itunaren 6. artikulua (F zaharra) aldatu zuen, giza eskubideen
eta funtsezko askatasunen errespetuaren printzipioa sendotzeko. Gizon-emakumeen berdintasunari
buruzko beste xedapen batzuk ere hartu zituen.
- Europako Konstituzioa ezartzeko ituna, Europako Kontseilua, Brusela, 2004ko ekainaren 18a.
Genero berdintasunari dagokionez, I. atalak (I-2 artikulua) badio gizon-emakumeen berdintasuna
EBren balioetako bat dela. I-3 artikuluak, berriz, ezartzen du EBk sustatu egingo duela gizon-emakumeen
arteko berdintasuna.
- EBren zuzentarau ugari.
- 806/2004/CE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, garapenaren kooperazioan
gizon-emakumeen berdintasuna sustatzekoa. Helburua du genero ikuspuntua politika
guztietan sartzea.
|
-
Mujeres muertas 2006: 110
2007: 89
2008: 95
2009: 73
2010: 97
2011: 89
2012: 9
[ Más información ]
09-02-2012
|
«
|
Febrero 2012
|
»
|
| Lu |
Ma |
Mi |
Ju |
Vi |
Sá |
Do |
|
|
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
| 6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
12 |
| 13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
19 |
| 20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
26 |
| 27 |
28 |
29 |
|
|
|
|
|