Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Noticiero por la Igualdad de Oportunidades entre Hombres y Mujeres Archive 2012 02 02 Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Saria Irungo San Martzial Alardeari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eman zaie
Ikuspegiak

Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Saria Irungo San Martzial Alardeari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eman zaie

| -k bidalia webmaster4 | Esteka iraunkorrak | Actuaciones por la Igualdad, Sobre Portuigualdad.info
Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Saria Irungo San Martzial Alardeari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eman zaie. Entitate biak Alarde Publikoaren Alde «Alardezaleak» elkarteak ordezkatzen ditu eta, epaileen iritziz, sariaren balorazio-irizpideetara ongien egokitzen diren hautagaiak izan dira. Alarde mistoetan emakumeek parte hartzeak agerian uzten du legezko berdintasunak ez dakarrela nahitaez benetako berdintasuna; hori aitortu nahi du epaimahaiak.


Nabarmentzekoa da, halaber, hautagaitza horrek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duela argi eta garbi hastapenetatik eta, oztopoak oztopo, hamabost urte baino gehiago daramala lanean, beti bide baketsuak direla medio, emakumeei herriko jaietan eta ospakizunetan berdintasunez parte hartzeko eskubidea aitor dakien.

Gainera, alarde mistoen jarduerak oihartzun handia izan du Antropologiaren eta Gizarte Zientzien eremu akademikoan: ikaskuntza kolektiboa sortu da, azterlanak, ikerketak, lanak, esku hartzeko proposamenak eta arauak bultzatu dira eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko beste kausa batzuk defendatzeko erreferente izan dira.


Blog
« Apirila 2015 »
As At Az Og Ol La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Azken Sarrerak
Kategoriak
Hileroko Fitxategiak
 


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz