Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Noticiero por la Igualdad de Oportunidades entre Hombres y Mujeres Archive 2007 09 15 EUSKO JAURLARITZA: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza zabaldu da
Ikuspegiak

EUSKO JAURLARITZA: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza zabaldu da

| -k bidalia webmaster2 | Esteka iraunkorrak | Violencia de Género

Fuente: (bizkaia.net)

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza otsailean zabaldu zen.

Maite Erro Jauregui da organo honen arduradun gorena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defendatzaile karguan. Organo hau independentea, publikoa eta doakoa da, eta sektore pribatuan sexuagatik ematen diren bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzeko eratu du Eusko Jaurlaritzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betez. 119/2006 Dekretuak arautu du erakunde hau, horren arabera honako eginkizun hauek dagozkiolarik:

  • Sektore pribatuan, sexua dela eta, gerta daitezkeen zuzeneko edo zeharkako bereizkeria-egoerak ikertzea
  • Gomendioak ematea sektore pribatuan bereizkeria eragiten duten praktikak konpontzeko.
  • Herritarrei aholkuak eta laguntza ematea.
  • Jazarpen sexistaren aurrean konponbideak bilatzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko bereizkeriaren aurkako arauak behar bezala betetzen direla zaintzea.
  • Koordinaziorako egiturak sortu eta garatzea eta negoziazio-bideak sustatzea.

Bai bereizkeria sexista jasaten dutela uste duten pertsonek (edo horiek legez ordezkatzen dituztenek), zein bere helburuen artean emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela bermatzea duten elkarteek, erakundeek eta gainerako pertsona juridikoek eska dezakete beraien eskubideak defendatuak izan daitezela, eskaera honako bide hauetatik bideratuta:

Posta
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailea
Gaztelako Atea, 25
01008 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoa: defentsoria@ej-gv.es

Faxa: 945 016 551

Erakundearen egoitzara joanda:
Ordutegia ekainetik irailera:

  • Astelehenetik ostegunera: 9.00etatik 13.00etara; 15.00etatik 16.30etara
  • Ostirala: 9.00etatik 14.00etara

Kexa aurkezteko aukeratutako bidea gorabehera, eskaera egin duten pertsonek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. pertsonalak (izena, abizenak, helbidea, telefono zenbakia, NAN);
  2. kexa jartzeko garrantzitsutzat jotako agiri guztien kopia;
  3. idazki bat, sinatuta, kexa eragin duen arrazoia eta noren kontra jartzen den azalduz (erakunde arau-hauslearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta arduraduna).
  Informazio gehiago: http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2006/06/0603340a.pdf
Blog
« Martxoa 2015 »
As At Az Og Ol La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Azken Sarrerak
Kategoriak
Hileroko Fitxategiak
 


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz